Egitasmoa | Podcasta | Argazkiak
Michel Zozaya 1930eko otsailaren 7an sortua da Donibane-Lohizuneko Laiatz auzoan. Zazpi urtetan abiatu zen eskolara, 12 urte eta erdiraino. Eskola utzi behar izan zuen aita eritu zelakoan. Aitamak bordariak(laborariak) ziren.
Michel oroit da ttipi ttipia zelarik aita ikusirik harea eta grabua itsas-bazterretik ateratzen bi tonberoekin tokiko enpresaburu bati saltzeko. Etxaldeko lanetaz bestalde, 12 urtetan karrika garbitzen hasi zen. 1958a arte lana idiekin egiten zuten. Urte hortan, 11 karrika garbitzaileen artean sozietate bat muntatu zuten eta lehen kamioia erosi. Laneko baldintzak errextu ziren. Etxaldean aldiz, 1962an erosi zuten lehen trakturra. Bi urte berantago, kanbiatu zuten handiago baten erosteko.
Nork: Pantxika Maitia.2007/11/18 15:28:32.355 GMT+1 Gaiak: eskola laborantza herria lana aldaketak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Izena:
E-posta helbidea:
Webgunea:
Mezua:
Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.
Gogoratu datuak cookie batean?
Euskal kultur erakundearen "Xaharren urratsetik" programa kari, Donibane-Lohizuneko Urdazuriko eskola publikoko haur elebidunak eta ikastolako haurrak ari izan dira kazetari lanetan aitatxi eta amatxi batzuengana joanez. Gai zehatz batzu jorratu dituzte: 39-45eko gerla, Donibane-Lohizuneko garapena, itsasoari eta arrantzari lotu mundua, desagertu diren ofizioak, euskara...
Grabaketa bakoitza sarrera labur batekin hasten da (lekukoa aurkezten duena). Irakurgailuaren gainean saguaren eskuineko botoiarekin klik eginez elkarrizketa eskura daiteke, baita Podcast irakurgailu orokorra baliatuz ere bai
Idatzi artikulu bat