Koldo AMESTOYAneta Bokaleko - Koldo Amestoy eta Pantxix Bidarten sorkuntza berria. Frantsesezko estreinaldia : 2008.ko otsailaren 28an eta 29an, Angelun. Euskarazkoa : 2008.ko apirilaren 18an, Heletan - Xehetasunak: http://www.koldo-amestoy.com ![]() Photo : Michel Eche Koldo Amestoy, moda eta ikuspegietarik aldenduz, beti aurrera doa, bere ikuskizun bakoitzak kondalari irudi berri bat agertzen digula. Ipuinaren birpizte alorrean aintzindari bezala ezagutua da Euskal Herrian. 1983.ko urteaz geroztik, Koldo Amestoy ipuinaren mundutik kondalari dabil. Bere ikuskizunetan zehar, beti sorkuntza bereziak agertzen ditu, Euskal Herriko ipuin eta mitoetan murgiltzen gaituela, Herensuge, Laminak, Basajaunak, eta euskal mendietan dauden beste hainbat pertsonai babesle, zuhur edo maitagarrien ingurunean.
Baina Koldo Amestoyek bere idatz lan propioari beti eta gehiago leku uzten
dio. Espektakulu bakoitzari bere ezaugarria ematen diolarik : kontakizuna
eramaten dakien kondalariarena entzunaraziz, gaurko jendetasuna taulagainean
agertuz, ironia eta lotsagabekeriaz argituz.
Koldorentzat, kontatzea joko modu bat da : hitz jokoa, abotsa eta
musikarekilakoa, publikoarekin daukan harreman jolasa ere... Urteetan zehar...![]() Photo : Gilbert Glère Koldo, hitza publikoaren aurrera ekartzeko ipuina birpiztu zuten berezko ipuin kontalarien belaunaldikoa da.
Kondalari bakarlari gisa aurkeztu dituen ikuskizunetaz gain, beste artista
batzuekin ere kolaboratu du : Pascal Lefeuvre eta Ensemble Tre Fontane,
Beñat Achiary kantaria et Mikel Angel Lertxundi bizkaitar
eskultore eszenografoa (Hiru Uhainak), Pascal Gaigne musikaria, Maddi
Oihenart kantaria, Juan-Antonio Urbeltz koregrafoa, Xavier Leibar arkitektua
eta Bruno Aguerre margolaria, Francette Orsoni eta Gérard Jacquet
kondalariak, Peio Zabalete konposatzailea eta Baiona - Euskal Kostaldeko
Orkestra, ...
Koldok bere hitza eramaten du Frantzian zehar eta Francophonie-ako hainbat
herritan (Suisa, Belgika, Québec, Afrika) bertan antolatzen diren ipuin
festibal gehienetara, eta ipuinari atea zabaltzen dioten beste leku
askotara.
|
Koldo AMESTOYAddressAbardia - HAZKETA Person to contact: Nathalie Paroix E-mail: Contact-form |