[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Baldintza teknikoak


Elaudi taldearen Denborarena emanaldiak hainbat baldintza eskatzen ditu :

Entsaioak :
Emanaldi egunean, taldeak 2 oreneko entsaioa egin behar du (goizean edo aratsalde hastapenean).
Ekipa : 6 musikari gira + soinu teknikari 1 (edo 2) + argi teknikari 1 + bideo teknikari 1.

Otorduak :
Bazkari eta afariak segurtatu behar zaizkie 6 musikari eta soinu teknikariarei ;
Afariak segurtatu behar zaizkie ere argi eta bideo teknikariei.

Bide gastuak :
3 auto eta furgoi bat, plantan diren gastu prezioetan kilometroka.

Aterpea :
Behar denean, logelak behar dira 6 musikari eta 4 teknikarientzat.