[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

2008/05/14 10:41:32.782 GMT+2

Elaudi erosi

Elaudi taldea Marokon egon da 2007ko agorrilean, Soinubila Hazparneko musika eskolako eta Tighza aldeko Berbero musikari gazteen arteko topaketa batean. Abentura horren lekuko izan dute Aldudarrak Bideo elkarteko Peio Duhalde. Filma zati hunek erakusten duenaz, Elaudi ontsa saltzen da Marokoko Atlas ertainean !
 



Peio Duhalde, de Aldudarrak Bideo, a suivi Elaudi et les jeunes musiciens de l'école de musique Soinubila d'Hasparren, au cours de leur périple / rencontre musicale avec des jeunes berbères du  Moyen Atlas marocain. Il semblerait qu'on s'arrache les CD d'Elaudi dans le Moyen Atlas !



Nork: Pantxix.2008/05/14 10:41:32.782 GMT+2
Gaiak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.