[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Alegiazko bidai atlantikoak



1. Itzal batekin dantzatzen ditut
Son, bolero ta guajira
Ai, Habanako uhainetikan
Berri onak jin balira !

Irudi bati kondatzen dazkot
Nere ustezko bidaiak
Egiazkoari nola lot
Urrundu diren garaiak

2. Amets bateri kantatzen ditut
Coimbrako saudadeak
Indietara doan untziak
Urra ditzala bideak

3. Ilusioari idazten dazkot
Asma ezin eskutitzak
Itsasoak zeharka bitza
Fadoaren garrasiak 

X. Itzaina