[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Amoros



Burdinaren ahurrak
Bihotzak tinkatzen
Askatasun apurrak
Elemotz finkatzen

Hatsaren gezala
Loak har dezala
Arrosa bezala

Geroaren zalantzan
Getthoak hits dira
Maitorduak dantzan
Noiz jinen begira

Burdinaren indarra
Ahantziz gau oroz
Bizitzeko pindarra
Jeiki da amoros

Itxaro Borda/Elaudi