Aski dakik
Oxford-eko baratzetan
Maiatzaren lehenean
Hiru jakintsun solasetan
Primaderaren omenetan
Gaurko gomesa : jakitatea
Lehenak dio : huna egia,
Denen gakoa da zenbakia
Neurtzen ez dena ez da argia
Bigarrenaren erantzuna
Artea dela eraztuna
Gizakiaren bizilaguna
Neurtu ezin ontasuna
Hirugarrena ixilik dago
Mintzatu arte, beti apalago
“Bihotza, buru, esku ta zango,
Nik hauxe diot, ta horrekin bego :
(errepika)
Aski dakik, bizitzen badakik Aski dakik, bizitzen badakik
X. Itzaina
PS :
Study as if you were to live for ever Live as if you were to die tomorrow (Sir Adbington) (Ikas ezazu, bizitza betiereko balitz bezala, Bizi zaitez herioa biharko balitz bezala)

