[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Burkina paso



1. Euria ari du hirian ene ariman bezala
Zuek zaituztet gogoan, badakit han zireztela
Uste nuen aspaldian izpriturik etzela
Banforako Fadubek altxatu dute oihala

2. Hitzen ihizin nabila, banuke zuen beharra
Ihiztarien dohaina, ta ahotzaren indarra
Errimaren barrandatzen ez naiz izango bakarra
Arima herratuekin beztituko dut gitarra

3. Gizon osoen herrian, denborak badu astia
Hitz'erdi baten huntzeko pasatzen dute astea
Mihiak alhan dituzte, nekea zaie hastea
Dutetik ixurtzen dute arbasoen ots eztia.

X. Itzaina/Elaudi Burkina paso

1. Il pleut sur mon âme comme il pleut sur la ville Le marabout de Banfora m’a ouvert La voie des esprits 2. Je traque le mot et la rime, Par le don du chasseur et à la force du forgeron J’ornerai ma guitare avec les âmes errantes 3. Au pays des Hommes Intègres, le temps prend son temps. La douce parole des ancêtres sait se faire attendre Au(dé)tour d’un thé