[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Denborarena



1. Munduko punta batetik bertzera nabila
Eskas dutanaren bila
Eta oren bakotx boleran dabil ezkila
Zeinua ixil dadila !

Orena, eguna, urtea, mendea,
Denbora galtzea, ze gauza luzea…
Hitzen ordua ez da bihotz galduarena

2. Biziki gazterik sortua nintzen ni ere
Ni bezala ainitz dire
Sortu orduko eihartzen dira hainbat lore
Hortaz orroitu, andere

Bere haurrak jaten dituen Jinkoak
Ez ditu merezi gizonen eskaintzak
Hitzen ordua ez da bihotz galduarena

X. Itzaina