[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Eskain ezinak



Eskaintzen ez diren loreak
Histen dira
Bihotz urratuak
Hesten dira
Amodioak piztu garrak
Hozten dira
Malkozko orroitzapenak
Husten dira

Soinulariak orduan
Hasten dira
Egun, atzo, herenegun
Ez ninduzun entzun
Bihar, etzi, etzi damu
Zure hitza ukan banu
Zu bezalako lore finak
Aspaldi dira bilduak
Amentsak zetaz beztitu
Othez, laparrez urratu

Xabier Itzaina/Elaudi