[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Gathuzainari



 
1. Haize hotz eta zorrotzak San Antonitik jotzen zuen
Hedoietako nigarrak Malkoeri lotu ziren
Hasperenak ixuriak Euriak histu zituen
Ezin xukatuzko zauriak Lano umitik zetozen

Larrazkeneko orbelak
Hasiak ziren erortzen
Pagotik jeutsi orduko
Amodioa eihartu zen.

2. Betorkit nere gana Izarra den gathuzaña
Bi zeru poxien ebasle Ezin salatuzko ohoina
Airatzera utzi duzu Zure irriño kokina
Phika-doblez firurikan Doala lau haizetara

Ilargi urdineraino
Bere ahizparengana
Zerua erreinu bada
Zu zaitu bere erregina

3. Oin'orratzez broda niro Dantza jauzien haria
Zazpi urratsez josteko Izar eta ilargia
Norek ote du bilduko Uzta guziz joria ?
Amets erbail bat gehiago Ezin bilaka egia

Bekaizti nitzaio oraino
Harrapa ezin xoria
Bakar-bakarrik nago
Hauxe da nere zoria

4. Kontr'esposak joan dira Emazte geiaren bila
Beude bide erditsutan Ametsa hor datza, hila
Eztei soinua ixildu da Dantza khorda nola xila ?
Arraitariak erre du Bere soinuko makila

Katalanbroxak prest ziren
Hamar, hogoi, ehun mila
Zilharrezko erraztuna
Itsas zoletan dabila

X. Itzaina/Elaudi