[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Gauetan



Gauetan badira amets hain lasaiak
Haritzen artean, belarren bustian
Bazterrak harrotuz, ur perde nasaiak
Marmarikan deman kanta eguzkian

Eguzki argitan amets hain segura
Eder ezak eder auzoko erreka
Lehenago nola faltaren gezurran
Sendi dezadan gaur ur haren fereka

Iturri agorren hautsaren egarriz
Ahantzi nahiak gogorat ekarriz
Nundik hator nundik, amets hain nerea

Min egiten didak, utzazkik joanak
Eramen ditzala denbora doanak
Habil otoi habil, amets hain nerea

Itxaro Borda/Elaudi

Quand un rêve devient … réalité ? obsession ?