[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Gizonak balaki



Gizonak ixiltzen balaki
Nasaiki baluke naski
Bere bizian olerki

Gizonak sinesten balaki
Nun nahi lezake hunki
Jauna berekin ibilki

Gizonak maitatzen balaki
Gozoki lezake aurki
Zein den bizia olerki.

Iratzeder/Elaudi