[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Ikusten zaitut



Ikusten zaitut
Ahuñamendiko aztiarekin
Ihurtzuri barreatzen
Orhiko arranoarekin
Hegaldaka ikasten

Ikusten zaitut
Okabeko artzain zenarekin
Izarrak kondatzen
Eltzarruzeko laminarekin
Jokutria muntatzen

Ikusten zaitut
Hauzako peñarekin
Bortitzki tematzen
Ozkaxeko sainduarekin
Erantzunak bilatzen

Errozateko errekan aldiz,
Etzaitut ikusten Etzaitut ikusten.

X. Itzaina
Bordalen, 1999ko urrian, Ezterenzubin, 2004an