[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Jemma el F'na



Jemma el’Fna
Jatzartu da
Al Koutoubia
Handik abia

Berberasaren soa
Suge ilusioa
Matematika
Ezin asma

Ixtorioa (ipuin zoroa)
Hitzen ama
Gogoz ta izpirituz
Hemen naiz zure erruz

Munduko izen(ik)
Ederrena
Atlaseraino
Heldu dena

Bortu gainean elur
Ez naiz ni zutaz beldur

X. Itzaina
Marrakech, 1997eko maiatzean