Lastozko itsasoa
Belem-en hauteman ditut
Desioaren untzi ixilak
Lastozko itsasoan aldiz
Itzal buluzien dantza lehunak
Lisboan ito naiz
Amodioaren ur geldietan
Alfaman galdu naiz
Eskas dutanaren egarrian
Belemetik abiatu ziren
Indietara
Batzu joaiten dira eta
Bertzeak gelditzen
Batzu bizi dira eta
Bertzeak biziaz mintzo
Batzuk bizia emaiten dute eta
Bertzek kantu bat
Batzuen gorputzetik dario plazerra eta
Bertzen arimatik ixurtzen da fadoa
Belemen, uhainak ahapetik dio :
Ixo
Amodioaz hitzegitea
Haizea orraztatzea da
Ixo
Amodioaz hitzegitea
Itsuarentzat dantzatzea da
Ixo
Amodioaz hitzegitea
Asunen pherekatzea da
SilĂȘncio, cantam gitarras
X. Itzaina
Lisboa, 2004eko maiatzean

