Maiordomoarena
(Mariano Izetaren omenez)
Elizondon edo Erratzun
Gure dolumina da entzun
Maiordomoa joan da
Iru puntuak jo eta
Aintzinepasa
zarren gisa
Iraun beza
Gizekunde ta emakunde
Denak utzirik joan zirade
Bozateko bazterretan
Hartza nigarrez dantzan
Aintzinepasa
Izarren gisa
Iraun beza
Erradazu oi gau iluna
Nun gorde den plaza gizona ?
Bertsulariaren otsak
Urrunduko ditu lotsak
Aintzinepasa
Izarren gisa
Iraun beza
Maiordomoa joan da
X. Itzaina

