[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Maitarzün



Ekhia jeiki zeneko
Neskari muthil bizkorrak
"Nehoiz ez haut ahantziko"

Ondikotz haize gogorrak
Horbelak iroaiten ditu
bai eta zin ezhilkorrak

Zenean ekhia sarthu
bertze batekin hitz-hartu
zuen bethi maitatzeko.

Jon Mirande/Elaudi