[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Nahiz ezpegi



Nahiz ezpegi gauaz ilhargi
ni zure begi ederrek argi

Heien gordatzen ezpazin'ari
Beti miratzen dagotenari.

Zuk hori egiten bezainbatetan
Naiz eri etziten bihotz minetan.

Min'iragaiten zautan artean
Nehora joaiten zauzkidanean
Zerik inhara maiteno akit
Noa horra hara, nora ezpaitakit.

Ustez maitean hel erorterat
Zu zirateen leku berorat.

Halaz batzutan batzen bazaitut
Baten lekutan neke biga ditut
Zeren nik zuri emanik bahi
Bihotz itzuli baitzauzkit nahi

Zurekin batu et'aisegabe
Su naiz billatu ta kisu labe.

Laster hil dadin su haur egizu
Ilhaunt ez nadin ahal daldizu
Maita nezazu halaz hil daite
Ezpanezazu hauts gerta naite.

Arnaud Oihenart/Elaudi