[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Zer da gure bizia



Zer da gure bizia adiskide maitea ?
Iragaitze labur bat nahigabez bethea.
Oi, zenbat atsekabe gure harat-hunetan
zenbat kirets, bihotz min goiti-beheitietan !

Bai, orhoitzen bagina zein iraungikor diren
Hemengo izaiteak, ez ginduke bizturen.
Eskatima, gerlarik : bake maitagarria
Izakientzat laite bizi gozagarria.

Baldin gizona balitz zuhurtziaren jabe.
Kimeretarik urrun, herrakunderik gabe.
Berak ikus lezake bertze jenderik dela,
Bai eta harma laite bizitzerat bestela.

Nihor zuhurtziaren amodio duenik,
Edireiten badugu elkargana lehenik.
Guziak hil gaitezen, utz ditzagun zoroak ;
Goazen prezia ditzagun egiazko gozoak.

Anonimoak/Elaudi