Elaudi taldea

- Mirentxu Aguerre : ahotsa, panderoa, sanza.
- Andde Carrère : kontrabaxua, gitarrapala, ahotsa.
- Yves Bidart : ahotsa, derbuka.
- Xabier Itzaina : gitarra, ahotsa, xirula/ttunttuna, mandolina, gitarra portugesa.
- Pantxix Bidart : ahotsa, gitarra, txetera, lauta.
Elaudiren musika :
Kulturen nahasketatik datorren folk estilotik dator Elaudiren musika. Taldearen eraginak ainitzak dira : Euskal Herriko kanta, Maliko doinuak, Arabiar mundukoak, Kubakoak, Erromesen mundukoak.
Ahotsek leku garrantzitsua dute, hastapenetik. Halere, emeki emeki, musika tresnek leku gehiago hartu dute ; beste herrialde eta kulturetako tresnak ere sartu dira taldearen kolorean (gitarra portugesa, jitoen gitarra, lauta, marokiar flauta, derbuka, cetera). Hastapeneko kantu polifoniak lekua utzi die beste kantatzeko molde batzuei.
Ez du hortan euskarazko poesiak leku izpirik galdu. Hitza eta hizkuntza musika materia bihurtu dira, musika tresna berri bat bezala, egunero deskubritzerat emaiten duena.
Hitzak, euskaraz, taldeko Xabier Itzainak idazten ditu edo euskal olerki eta texto zaharretan bilduak, atzo edo gaurkoak.
Elaudi urtez urte :
1998an, Elaudi taldea sortu da. Talde kideak ziren : Pantxix Bidart kantu eta gitarran Yves Bidart kantuan, Mirentxu Aguerre kantu eta panderoan baita ere Benoît Mouchico gitarra klasikoan.
2000 urtean, Euskal Kantu Txapelketan sari bat ereman du Elaudik, Xabier Itzainak idatzi Bertso berriak izarretako gathuzainari jarriak kantuarekin.
2000ko azaroan : Xabier Itzaina gitarra, mandolina, xirula-ttunttuna eta beste hainbeste tresna jolea taldean sartzen da.
2001eko urrian azkenik, Matias Lopez-en kontrabaxua ozena gehitzen da.
2001ko urrian, Alegiazko bidaiak ikusgarria aurkezten du Elaudik, Hazparnen. Oren bat eta hiru laurdenetako kantaldi bat, argi eta soinu joko bereziekin.
2002 urtean, kantaldi horrekin ibiltzen da taldea Euskal Herrian gaindi.
2003an, Ilhunatze izeneko lehen diska aurkezten du taldeak. Garai hortan bi kide berrik juntatzen dute taldea eta bik uzten. Ikasketengatik, Benoit Muchico eta Mathias Lopez lekutzen dira. Andde Carrère sartzen da gitarapalean eta Nelly Guillemsans arrabitan.
2003-2004an, diskaren aurkezten ibiltzen da taldea, Euskal Herrian gaindi eta Euskal Herritik kanpo (Bordale, Bretainia, Kebek).
2004ean, taldeak Hazparneko Elgar Oinka dantza taldearen dantza ikusgarrian parte hartzen du.
Urte berean Xabier Lete Kantatuz proiektuko musikaz arduratu da Elaudi.

2005ean, Gizonak Balaki bigarren diska plazaratu du. Diskaren aurkezpenaren ondotik, Nelly Guillemsans-ek taldea uzten du. Eten baten garaia izan da. Taldeak bi kantaldi baizik ez ditu eman urte hortan.
Geroztik taldeak bost kidez osaturik darraik.
2006 urtea zonbeit kantaldi eta kantu berri frangoren garaia izan da.

2007ko agorrilan tadeak musika topaketa batetan parte hartu du Marokon eta zuzenezko diska berri bat plazaratu, Denborarena izenekoa. Ikusgarri huntan Marie Hirigoyenek taldea laguntzen du zonbeit kantuetan, saihetseko flautan.

