[ Euskara  Français  ]
Xiberoko mendi baten izena izan arren (Muskildi), Elaudi taldea Lapurdi barnekaldekoa da (Itsasu, Hazparne, Lekuine). Euskal kantu eta musikaren uretan badabila 1997 urtetik geroz. Bidaietan kurutzatu kulturek eraginik, taldeak jarraitzen du hango eta hemengo musiketaz hazten(jitoen musika, Maliko bluesa, Kubako habanerak, Portugaleko fadoa,...), atzo eta gaurko euskal olerkariak lagun (I. Borda, Iratzeder, A. Oihenarte, B. Detxepare, X. Itzaina,...)
Elaudi taldea

Yves Bidart



1969an, Hazparnen sortua. Eskolan ikasten den flautarik aparte, ez du haur denboran musika handirik egiten. 12 urtetan, AC/DC eta Iron Maiden deskubriturik, rock metala bilakatzen da eskutatzen duen musika nagusia. 16 urte inguruan, berriz ere AC/DC izanen da zuzenean ikusiko duen lehen talde garrantzitsua eta ikusgarri horrek taulen gainera igotzeko enbeia emaiten dio. Hara nola Iztripot rock taldean parte hartzen duen kantari gisa. Talde horrek kontzertu batzuk emaneta Euskal Herrian, laster bilakatuko da Mister Saguak. Bateria jokalariaz kanpo, Iztripoteko pertsona berdinek osatzen dute Mister Saguak. Yves ahotsa da talde huntan ere. Hamar bat urtez emanen ditu erregularki kontzertuak talde hunek. Disko bat ere aterako du 1992 urtean. Mister Saguak gelditzen denean, Yves-ek Biligarroak musika elkarteak proposatutako kantu kurtsoak segitzen ditu urte batez. Kurtxo horietan kantatzen dira kantu tradizionalak, edozein hizkuntzetan eta lau bozetan. Azkenfinean, bere anaiak proposatzen dio Elaudi bilakatuko den talde bat integratzea. Hastapenetik beraz eta egun arte, Elaudiren boza bat izanen da, eta berrikitan derbuka ere jotzen du.