Erakusgelak eta ordutegiak
Erakusketa Donibane-Garaziko (Nafarroa-Beherea) hainbat tokitan banatua da. Sarrera dohainik da.
Erakusketa egunero idekia da, igandetan salbu, arratsaldeko 14:00etatik 17:00etara.
Ordutegi honetatik kanpo ere erakusketa bisita daiteke hitzordu bat hartuz gero zenbaki honetara: 0 (033) 6 71 00 57 23.
Asteazken eta larunbat arratsalde guziz artista bat egonen da bertan bisitariei argitasun batzuen emateko.
Bide batez, eskolek ere deit lezakete bisita gidatu batentzat telefono zenbaki bera baliatuz edo e-mail bat igorriz.
2 euroko sari bat eskatzen dugu haur bakoitzarentzat. Horrez gain Itzal aktiboa elkarte-kide ez diren eskolei 2008ko bazkide-sariaren ordaintzea galdegina zaie (15 euro).
Bisitaren segitzeko, Itzal aktiboa elkarteak joko-gida bat proposatzen du haurrentzat, euskaraz eta frantsesez, baita ere iharduera zonbaitzuk erakusgeletan. Xehetasun gehiagorentzat elkartearen webgunea bisita: http://www.itzal-aktiboa.net