Mzetamze taldea
Mzetamze Georgiako emazte kantari talde hau 1986.ean sortua izan da. Taldeko bost kideak etnomusikologo diplomatuak dira, Tbililissiko Kontserbatorio Nazionalean.
Georgiako folk musikaren interpretazioaren historian, Mzetamze lehen eta talde bakarra da, Georgiako probintzia ezberdinetarik datozen ohizko emazteen kantu errepertorioa baizik ez duena eskaintzen. Seikote horren berezitasuna hain zuzen ohizko tradizioan oinarritua da eta hori taldeak zaindu nahi du bai kantu formaren bai interpretrazioaren aldetik.
Zuzeneko emanaldietan, emazteen biziarekin zer ikusia duten kantuak dira : seaska kantuak, emazteen laneri dagozkienak, dolu kantuak, kantu liturgikoak, bai ere omore anitzekin eskaintzen dituztenak. Kantu batzu panduriaren edo/ta txanguriaren laguntzarekin ematen dira. Gehienetan, errondan dantzatuz kantatzen da, eta keinu bereziak egiten dira laneko kantuak direlarik, hala nola ehulgintza, baten aipatzeko.
Mzetamze-k nazioarteko hainbat musika festibaletan eta Georgiako kultura ekitaldietan parte hartu du. Erresuma ezberdinetan gaindi ibili da, hala nola Errusian, Allemanian, Britainia Handian, Frantzian, Suitzan, Austrian, Lituanian, Letonian, Finlandian, Herbeheretan, Belgikan eta Eslovenian. Taldeak lau CD baditu grabatuak : Bat 1993an , Alemanian (Mtiebi et Soinari-rekin partaidetzan) en Allemagne (Berlin, "Hause der Kulturen der Welt") eta biga Suitzan, 1996 eta 2000.garren urteetan, eta azkena 2007an, Britainia Handian ("Songs of Survival" – "Traditional music from Georgia", Michael Church-en grabaturik).
Euskal kultur erakundeak Mzetamze Euskal Herrira gomitatu du, aspaldidanik hasi dituen kultura trukaketen bitartez, eta aldi honetan ere, kontzertuetaz gain, Georgiako kantariek Euskal Herrikoak kurutzatuko dituzte, hauen artean izanen delarik besteak beste Maddi Oihenart, Céline Mounole eta Kattalin Indaburu hirukotea.


