Literatura sail berri bat, euskal idazleen obrak eta beste idazleen obra euskaratuak ezagutarazteko asmoarekin : liburu irakurketa irratietan. Euskal Irratien partaidetzarekin: Irulegiko Irratia, Gure Irratia, Xiberoko Botza, Antxeta irratia. Aurelia Arkotxa, Koldo Izagirre, Txato edo Itziar Madina zuen irakurle izanen dira aste batetik bestera, obra batetik bestera. Hedapen orduak : astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 2tan, ordu laurden batez– Astero oren batez errepika, astelehen gauetan, Gure Irratia eta Antxeta Irratian (ordua zehazteko) eta ostegun gauetan, 10k aldean, Irulegiko Irrati eta Xiberuko Botzan.
Entzun Hamakaren deia ! Pausa bat egin euskarazko literatura gozatuz eta on egin !