Iparraldea ezagutzen ote duzu?

6. Mak eta Itxaro Borda

Bideoa gustukoa ukan duzu? Ez duzu maitatu? Zergatik? Zure iritzia eman gure blogan.

MAK rap talde bat da. Honen berezitasuna lurralde bati – Euskal Herriari - lotu nortasunaren aldarrikatzea da. Musika mailan, MAK-ek bertsoak eta rap musika, txalaparta eta erritmo kaxa nahasten ditu. MAK-en engaiamendu politikoak daraman mezua honako hau da : mundura ireki behar dugu, gure indarrak, hau da, mendeetan zehar iraun duen gure hizkuntza (euskara) eta "munduko herriaren" gainean dugun ikuspegia, alde batera ez utziz.

  • Itxaro Borda
  • Itxaro Borda idazlea Baionan sortu zen 1959ko martxoaren 29an. Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen. Nekazaritzan eta Historian lizentziatua, lanbidez postaria da: garai batean Parisen, gero Maulen, eta gaur egun Baionan. Baiona Ttipiko Cordeliers karrikan bizi da.
    Maiatz literatur aldizkariaren sortzailea izan zen Luzien Etxezaharretarekin batera, 1982an. Lehen liburua 1984an eman zuen argitara: "Bizitza nola badoan" (poesia). 2002an Euskadi Saria jaso zuen, "%100 basque" nobelari emana. Hainbat egunkari eta aldizkarietan idazteaz gain, poemak eta kantuak sortzen ditu. 2009an "Ezer Gabe Hobe" liburua argitaratu du Susa edizioetan.


    Iparraldea XXI : kapitulu guziak

    Dokumentalaren zati jakin bat ikus dezakezu ondoko aurkibideari esker.

    1. zatia

    Elixabet Aizager (Euskal Herria zuzenean Festibala)
    2. zatia

    Philippe Malvaux, surf entrenatzailea (Pôle France Surf)
    3. zatia

    Maika Etxekopar eta Ihitz Iriart (Amaren alabak)
    4. zatia

    Céline Petrissans (Dantza Hirian festibala)
    5. zatia

    Maiana Irigoyen eta Amets Arzallus bertsolariak
    6. zatia

    Jon Eyherabide (Mak taldea) eta Itxaro Borda

    Bideo osoa kalitate handian (HD) ikusi

    [+] BONUS 1: Donostian ikasketak egiten dituzten gazteek zer diote Iparraldeaz?
    [+] BONUS 2: Iparraldea XXI - Argazkiak.