Iparraldea ezagutzen ote duzu?

2010/03/03 09:37:17.694 GMT+1

Gaurko iparraldea ezagutzen ote duzu?

Maiz betiko irudiak ditugu iparraldea aipatzerakoan. Urteak joan, urteak jin, muga psikologikoak beti hor ditugu, funtsean bi aldeetara...

"Iparraldea XXI" dokumental labur honekin honekin, Euskal kultur erakundeak Iparraldeko gaurko errealitatea erakutsi nahi izan du.

Oroz gainetik, gazteei eman diegu hitza, hauek baitira gaurko eta biharko euskal kulturaren lekukoak.

Gutienez, "Iparraldea XXI" filmak xede bat dauka : gure arteko loturen indartzea, elgar ezagutzeko ez baita mintzatzea bezalakorik!


Nork: Euskal kultur erakundea.2010/03/03 09:37:17.694 GMT+1
Gaiak: bideoa iparraldea | Permalink | Erantzunak (14) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Benetan gustatu zait dokumentala, nire ustez oso lan ona egin duzue eta mezu zuzena eta argia bidali ere. Zorionak eta Gora Euskal Herria euskaldun eta bateratua!

Nork: Eider.2010/03/04 19:20:48.822 GMT+1

Oso bideo ona, polita, interes eta entretenigarria; zabalduko ahal duzue! Nire esku dagoen neurrian ekingo diot.
Zorionak lan bikainagatik

Nork: Quan.2010/03/05 00:30:41.620 GMT+1
http:retroemigrante.wordpress.com

Ederra bideoa! Testuak, irudi-lana, diseinua, tratamendua... urrunean hurbilago sentitu zaituztet, (des)errian herriago.

Eutsi!

Nork: Josune-BILBO/IRUÑEA.2010/03/05 13:37:09.061 GMT+1

Nire ustez oraindik ere lan handia egin behar dugu Hego eta Ipar Euskal Herria baterago egoteko. Askotan Euskal Herritik kanpoko leku asko somatzen ditugu Iparraldea baino hurbilago, eta ez litzateke horrela izan behar....

Bideo benetan polita... segi Iparraldea euskaraz eraikitzen! Besarkada handi bat  Bilbotik!!

Nork: Gontzal.2010/03/05 22:31:38.860 GMT+1

Eskerrik asko ideia izan eta bideoa egin duzuenoi. Behar-beharrezkoa iruditzen zait eta aurkespena, gaiak zelan jorratu eta abar, oso egokiak. Jarraipena merezi du.

Nork: maria jesus cereceda garaio.2010/03/06 19:18:24.692 GMT+1

Zorionak benetan, ekoizpen bikaina.

Nork: anpulubila.2010/03/12 13:23:43.881 GMT+1
http://vimeo.com/anpulubila

Ederra baino ederragoa; zorionak!

Nork: iñaki (gasteiz).2010/03/16 16:06:19.506 GMT+1

Zorionak eta mila esker, Bidasoa aldean bizi garenok dakigu inor baino hobeto zein gertu eta zein urrun gauden. EMOZIOZ beterik ikusi dut lan hau eta EZAGUTZA dela biderik egokiena ziur nago. Ikuspegi berri eta fresko bat da , nire esku dagoena egingo dut gure gertutasuna adierazten.   Mila esker berriz ere.....

Nork: idolak.2010/04/14 10:48:50.020 GMT+2

Kaixo Txekiatik, zer moduz?

laburra baina ona, interesgarria... eta baliagarria ene lanean: unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakasten dut.

Muxu zaparrada
ainara

Nork: AINARA.2010/04/20 15:29:35.397 GMT+2
www.blogak.com/gorgoinetan

Kaixo Ainara eta guztiak, Ederki!film oso on da. Eta ere musika gustatzen zain. Oraindik ez dut ulertu ondo eskeraz, baina egun bat bai :-) Ca me fait plaisir qu´en France, les Eskauldunak gardent sa identité, meme si l´état ne le leur facilite pas du tout. (Barkatu pour le francais, mais... ;-) Ongi etorri! Iva

Nork: Iva.2010/05/05 22:25:27.819 GMT+2

Dokumentala oso interesgarria iruditu zait. Batezere bi bertsolarien ikuspuntua, bata ezkorra ta bestea baikorra. Egia esan ez da euskara asko entzuten EHko hirietako kaleetan, eta are gutsiago iparraldekoetan, baiana denak baikorrak izan behar dugu, eta lanean jarraitu, bestela etorkizuna ez dut itxaropentsu ikusten. Ondo izan, zorte on! Hizkuntza zaindu.

Nork: Ibon Lizarraga.2010/09/09 13:30:26.528 GMT+2
www.iruzun.es

osooooooo onak !!! a-ze-hosto hain ederrak !!! ikuskizun paregabea, benetan!!!

Nork: iepa.2011/03/05 20:54:18.096 GMT+1

Eder-ederra !!! 1000 esker, lagunok !!!

Nork: iep.2011/03/05 21:01:51.883 GMT+1

Oso interesgarria eta ondo eginda, Euskara gure bihotza orain eta beti, "mundo global" hontan.

Aio¡ eta ondo izan Gasteiztik.

Nork: Uregui.2011/10/27 15:28:10.223 GMT+2

Idatz komentario bat artikulu honetaz!





The CAPTCHA image

Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.