''Itoiz 2008'' proiektu pedagogikoa
Egitasmoa
Egitasmoaren helburu nagusia ITOIZ musika talde ohiaren 11 kantuz osatutako bi kontzertu antolatzea da ekainaren 6an Donibane Garazin eta 17an Miarritzen Jazz'in collège topaketakari.
10 kolegiotako koralek parte hartuko dute, erran nahi baita orotara 370 ikaslek.
Kontzertu horietan 6 musikarik lagunduko dituzte ikasleak eta Juan Carlos Perez bera hor izanen da.
Helburuak:
- Euskara ez dakiten 11 eta 15 urte arteko gazteek lehen kontakto bat izan dezaten hizkuntzarekin kantuaren bidez.
- Bizi den kultura baten, ondare baten eta Euskal Herri mailan famatua eta biltzaile izan den talde mitiko baten ezagutza egin.
- Musikari profesional batzuekin lan egin kontzertuak zuzenean emanez eta herriko bizi kulturalean parte hartu.
- Hezkuntza sare ezberdinen (pribatu + publiko) arteko elgarretaratzea bultzatu. Kostaldeko eta barnekaldeko gazteak bildu.
- Juan Carlos Perezen ezagutza egin. Mugaz bi aldeetako harremanak indartu : Lekarozko (Baztan) kolegiokoek parte hartuko dute ere, 3 azken kantuak emanez, Donibane Garaziko kontzertuan.
- Ikastetxearen baitan, ikasgaien arteko loturak azkartu : euskara eta musika.
– Material pedagogiko bat sortu : kantu liburuxka itzulpenekin, disko konpakto instrumental bat, bi ahotsetan moldatutako partizioak.
2008ko Jazz'in College programaren partaideak:
Rectorat de l’Académie de Bordeaux, Inspection Académique des Pyrénées-Atlantiques, DRAC Aquitaine, Conseil Général des Pyrénées-Atlantiques, C.R.D.P. Aquitaine / C.D.D.P. des Pyrénées-Atlantiques, Euskararen Erakunde Publiko - Office Public de la Langue Basque, Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque, Scène de pays Garazikus, Mairies d’Artix, Biarritz, Billère, Boucau, Cambo, Lembeye, Lescar, Mauléon, Oloron-Sainte-Marie, Orthez, Saint-Jean-Pied-de-Port et Serres-Castet, Centre Culturel Alexis Peyret de Serres-Castet, France Bleu Béarn, Fédération Chante Aquitaine.



