Euskara  Français 

"Itoiz kantatuz" egitasmo pedagogikoa - Jazz'in College 2008

370 haur kantari

José San Miguel musikegileak, urte oso batez, Itoiz talde ezagunaren errepertorioko hamaika kantu egokitu ditu bi gure kolegioetako koruek bi ahotsetan kanta ditzaten. Ipar Euskal Herriko bedaratzi koruk parte hartzen dute egitasmo honetan eta Landesetako kolegio batek.

Bi kontzertu handi

Oraindanik gogoan atxik kontzertuen datak: 2008ko ekainaren 6an, ostiralez, 21:00etan Donibane-Garazin (Jai-Alai), eta ekainaren 17an, asteartez, 21:00etan (Gare du Midi).

Kantuen zerrenda eta musikariak

Kontzertuetan koruek emanen dituzten Itoiz taldearen kantuak hauek dira:

  1. Espaloian
  2. Marilyn
  3. Lau teilatu
  4. Hegal egiten
  5. To Alice
  6. Lo egin
  7. Ustela
  8. Marea gora
  9. Safari
  10. Lanbrora
  11. Nahas-Mahas : Asnoites da Radio Lisboa, Ezekiel, Ezekielen ikasgaia, Ambulance.

Musikariak

Kantari gazteak langunduko dituzten musikariak honako hauek dira:

Gitarrak: Mixel DUCAU eta Benoît MUCHICO
Bateria: Jimmy ARRABIT
Teklatuak: Samuel BALERDI
Gitarra apala: Mathieu HARAMBOURE
Saxofoia: David ARRIOLA

Garaziko ikasleen topaketa (ekainaren 6an) HOLAKO txarrangak alaituko du.