Euskara  Français 

"Itoiz kantatuz" egitasmo pedagogikoa - Jazz'in College 2008

370 haur kantari

José San Miguel musikegileak, urte oso batez, Itoiz talde ezagunaren errepertorioko hamaika kantu egokitu ditu bi gure kolegioetako koruek bi ahotsetan kanta ditzaten. Ipar Euskal Herriko bedaratzi koruk parte hartzen dute egitasmo honetan eta Landesetako kolegio batek.

Bi kontzertu handi

Oraindanik gogoan atxik kontzertuen datak: 2008ko ekainaren 6an, ostiralez, 21:00etan Donibane-Garazin (Jai-Alai), eta ekainaren 17an, asteartez, 21:00etan (Gare du Midi).

Itoiz taldea

Ondarroan biltzen ziren gazte batzuen artean sortu zen Itoiz taldea. Han ziren Juan Carlos Perez, Jose Garate "Foisis", Estanis Osinalde, Joseba Moreno eta beste. Hiru urtez berbenak jotzen ibili ondoren, Itoiz izeneko diskoa atera zuten 1978an.

Argazkia: Juan-Luis Markaida

J. Erkiagaren zeharkako flautak ere indar nabarmena dauka disko osoan zehar. Lehen disko batzuk izan duten indar telurikoa izan zuen honek ere. Hantxe zegoen Lau teilatu kantu samurra, mitikoa, zientoka aldiz bertsionatu izan dena. Led Zepellin, Genesis edo Camel taldeen eragina zuten. Rock sinfonikotik abiatu ziren.

Gero jazza, rock gogorragoaren ukituak, hori guztia batzen jakin zuten musikari bikain haiek, pop talde modernoa eta dotorea osatu arte. Gerora taldean parte hartu zutenak: Xabi Pery, gaur egun ekoizlea eta "Laguna" estudioetako teknikaria dena, eta Jimmi Arrabit, King Mafrundin dabilena eta bateria irakaslea; bere ikasleak izan dira: Galder, Dut taldekoa, Txiki, gaur Kashbaden dabilena, edota Iban, Sutagarrekoa.


Halere, 1980ra arte ez ziren jende aurrean jotzen hasi. Urte horretan "Ezekiel" diskoa atera zuten, gauza arraro, berezi eta sailkaezin bat, baina hortik aurrera berbenak utzi eta Itoiz bezala kantaldiak ematen hasi ziren. Oso gazteak ziren artean. Juan Carlos Perez kantariak, esaterako, 19 urte zeuzkan. Urteekin pop/rockaren estetikara jo zuen garbi, baina rock radikaletik aparte egon ziren beti, salaketa eta protesta kantuetakoak baino testu pertsonalagoak erabiliz, poetikoagoak, surrealistak askotan. Eboluzio musikal nabarmena izan zuten urteekin, eskarmentua, jakinduria eta trebetasunaren ondorioz. "Disko bakoitzarekin izen desberdin bat izan behar genueen", esan zuen Jaun Carlos Perezek bere garaian, haien aldatu nahia erakusteko.

Itoiz - Lau teilatu - 1985, Irun (Argazkia: Jon Iraundegi)

1983an Musikaz blai diskoa argitaratu zuten, arrakasta handia lortuz, bai Euskal Herri osoan, baita nolabait Espainia mailan ere; Madrilen eta behintzat oso ondo onartuak izan ziren.

Haien kantu asko entzun eta abestu izan da jaietan, berbenetan, tabernetan: Marea gora, Txantxangorria naiz, Marilyn. CBS eta beste multinazional batzuk ere atzetik ibili zituzten. Euren gailurra 'Espaloian' diskoarekin lortu zuten, jendearen erabateko onarpena eta nolabaiteko leienda bat eskuratuz. Eta gailurrean zeudenean desegindu zen taldea, 1988an, zuzeneko disko bat grabatu ondoren, Eremuko dunen atzetik dabil deitutakoa, hain zuzen ere.

Juan Carlos Perezek bakarka diskoak argitaratzen jarraitu du.