Euskara  Français 

"Itoiz kantatuz" egitasmo pedagogikoa - Jazz'in College 2008

370 haur kantari

José San Miguel musikegileak, urte oso batez, Itoiz talde ezagunaren errepertorioko hamaika kantu egokitu ditu bi gure kolegioetako koruek bi ahotsetan kanta ditzaten. Ipar Euskal Herriko bedaratzi koruk parte hartzen dute egitasmo honetan eta Landesetako kolegio batek.

Bi kontzertu handi

Oraindanik gogoan atxik kontzertuen datak: 2008ko ekainaren 6an, ostiralez, 21:00etan Donibane-Garazin (Jai-Alai), eta ekainaren 17an, asteartez, 21:00etan (Gare du Midi).

Stella Maris Kolegioaren aurkezpena

Stella Maris kolegioa Angeluko herrian kokatzen da.

Angeluko herria Frantzian da eta Ipar Euskal Herria da, LAPURDIN. Angelu Aturri eta Ozeano Atlantikoaren artean da. Ainitz aktibitate bada: surf, pilota, Hockey horma gainean, zaldia, golfa eta errugbia. XIXgarren mendean talasoterapia hasi da.

Bi kolegio, bi lizeo eta ikastola bat dira. Frantsesa, euskara eta gaskoia mintzatzen dira. Louis – Edouard Cestac Aitak "Notre-Dame du Refuge" komentua sortu du « Servante de Marie» Kongregazioa aterpetzeko. Hastapenean, egina izan da emagalduei etxea emateko « servante de marie » kongregazioak Stella Maris kolegioa eta Saint-Anne lizeoa sortu ditu. Ikastetxearen aurkezpena Stella Maris eskola eta kolegioa da. Eskolan berrehunta hirurogeita hamasei ikasle dira eta hamar irakasle dira. Sail elebiduna bada. Kolegioan hogeita zazpi irakasle dira eta hirurehunta hirurogeita hamar ikasle . Bi opzio proposatuak dira : Latina eta Euskara. Ikasle gehienak Angelu, Miarritze eta Baionatik etortzen dira. 3garrena eta gero, Stella Mariseko ikasleak Villa Pia, Largenté edo Sainte-Anne lizeoetara joaten dira gehienbat. Stella mariseko proietuak eta aktibitateak Stella Marisen, europako proiektu bat egiten da. Bere izena «comenius»da. Hasi da 2005garren urtean. Kolegioan trukaketak badira Espainia eta Inglaterrarekin. Anitz aktibitate proposatuak dira: Inglesa kluba, xake jokoa kluba, flamenko kluba, U.N.S.S, korala. Ikasleak CDIn sargia badute lan egiteko eta liburuak hartzeko. Kolegioan ospakitzun anitz antolatuak dira. Bestalde, CCFD elkartearekin lan egiten ari da. Dirua biltzeko «opération bol de riz» egiten da. Bidaiak egiten dira ere: Inglaterran, Australian, Espainian, Italian, Parisen, eta Auvergne eskualdean.

Stella Mariseko korala Stella Mariseko koralan 24 ikasle dira. 6 ikaslek euskara egiten dute. Errepikak oren bat eta laurdenetatik bietara dira ostegunetan, eta ostiraletan bakarlarientzat. Orokoki ikasleek euskaraz kantatzea maite dute. Zailtasunak dituzte, ahoskerarentzat. Maite dituzte itoizen kantuak. Ikusten ahalko dituzue ekainaren 6an Donibane Garazin, eta 17an, « Gare du midi » gelan Miarritzen.