Euskara  Français 

"Itoiz kantatuz" egitasmo pedagogikoa - Jazz'in College 2008

370 haur kantari

José San Miguel musikegileak, urte oso batez, Itoiz talde ezagunaren errepertorioko hamaika kantu egokitu ditu bi gure kolegioetako koruek bi ahotsetan kanta ditzaten. Ipar Euskal Herriko bedaratzi koruk parte hartzen dute egitasmo honetan eta Landesetako kolegio batek.

Bi kontzertu handi

Oraindanik gogoan atxik kontzertuen datak: 2008ko ekainaren 6an, ostiralez, 21:00etan Donibane-Garazin (Jai-Alai), eta ekainaren 17an, asteartez, 21:00etan (Gare du Midi).

Kanboko ikastetxearen aurkezpena

 

Gure kolegioa San Mixel Garikoitz deitzen da, apez hori Kanbon egona baitzen bikario gisa.

Ikastetxea pixkanaka handitu da eta gaur egun 290 bat ikasle gira, 6.etik 3. erat.

Ikasleak kanboarrak gira edota inguruko herrixketik heldu.

Mail bakotxan klase elebidun bat dugu ; hor, euskara aztertzen dugu, baita ere matematika, historia, geografia, herritar heziketa eta kirola.

Euskarari lotuak diren aktibitate batzu ere baditugu : mus iniziazioa, txapelketa eta bistan dena Bost Iturri korala.

Korala hortan, 65 gira, elebidun eta elebakarrak, Itoiz projetuan parte hartzen dugunak. Ostegun guziz entrenatzen gira, baina bakotxak etxean ere lantzen ditu kantuak Sylvie Bidegainek eman digun diskari esker.

Ainitz gustatzen zaigu kantatzea, omore onean iragaiten delakotz, lagunekin girelakotz eta kontzertuak emanen ditugulakotz. Horrek arras pizten gaitu.