
"Euskal Etxeko lehendakariak diete ongi-etorria egin, han ere kontzertu bat eskaintzeko parada zaukatela. Eta han aurkitu dute ere Jean Bordaxar xiberotar kantaria, oporretan han gaindi zabilana. Hunek bertsu pollit batzu ditu kari hortara moldatu, angeluar koroa zuela gisa hortaz agurtzen. Duela 5 urte han gaindi ibilia zen jadanik xiberotar kantaria, bere taldearekin. Memento huntan, diska berri baten prestatzen ari da bere taldearekin, a capella, datorren urtean
plazaratuko duena".
MONTREAL-EKO EÜSKALDÜNER
Herri hontan girade, oro bijitari
Eskertzen zütüegü denek algarreki
Argileak kantari, egiaz ederki
Bazter eder horietan, jente güzieri.
Lehen ibili dira heben mariñelak
Ixtoria eginez, bilatzez balenak
Egiaz lüze ziren itsaso bideak
Alta horier esker, egün harremanak.
Kebeken Eüskaldünek badüe gogoa
Begiratzeko beti Herriko giroa
Kantore eta dantza, ber amodioa
Algarrekin emaitez mintzaje goxoa.
Jean Bordaxar

Idatzi artikulu bat