Jean Bordaxar, Jean Noel Pinque, Jean Pierre Luro eta Robert Larrandaburu xiberotar kantariek, tradizioaren transmisioaren garrantzia odolean eta eztarrian harturik, xiberotar irudi errotu bezain oparoa barreiatzen dute.
Honako disko berriari behaturik, hainbat balore eta dohain nabarmendu behar ditugu:
-
Jean Bordaxarrek berak konposaturiko hainbat kantore berri aurkezten dira, betiere, kantu tradizionala errespetatuz.
Sorkuntza berria bada ere, gaur egungoa, tradiziozko kantoreekin batera ederki nahasten da, sen berekoak direla
ikusten da.
- Kantu zaharren harmonizazio berriak, aspaldiko kantuen nortasuna aberastu baino ez du egiten.
- Diskoaren soinua zuzenean jaso da, Usurbilgo Sutegi Auditorioan
2009ko abenduaren 12an erregistratua. Estudioko teknologian ia
oinarritu gabe, modu natural bat, adierazkorra eta indartsua antzematen
da xiberotar laukotearen emaitzan. Grabaketaren zintzotasunak azaleratzen
du horien kantatzeko manera zuzena eta bihotzekoa.
- Berezitasunik handiena, beharbada polifoniaren ideia da. A capella
estiloan kantatzean kantarien bozaren kalitatea agerian dago. Disko
honetan lau solista ageri dira. Ez da oso ohikoa a capellako kantu
tradizionalean lau ahotsetan kantatzen ikustea. Horrek sekulako
prestaketa eta entsegu-lana behar baitu. Goiko bozak, apalak eta
tartekoak ontsa konbinatzeko eta ezkontzeko disko honetan burutu den esfortzuak onurak ekarri dizkio errepertorio
honetako kantuen izpirituari.

Idatzi artikulu bat