Euskara  Français 

Aurkezpena | Ikuskizunak | Egutegia | Harremana

http://www.koldo-amestoy.com


Aneta Bokaleko

Koldo Amestoy, kondalari – Pantxix Bidart, kantari eta musikari

Itsasoa, Ozeanoa, eta Euskaldunak… aspaldiko ixtorio, hain luzea.
Gogoan dugu bistan dena, bale ehiza, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurditik hainbeste gizon eraman dituenak Ternua deitzen zuten lurralde "berrira"… Betiko abentura goseak ala bizirik egoteko guduak, erakarri al ditu gizonak beti eta urrunago itsasoetan zehar ?

L'Adour en 1611 - Carte de Nicolas Flambergue - Archives de Bayonne - Cliché : Laurent Védrine


Publiko nagusiari zuzendutako ikuskizuna

Ikuskizuna
"Aneta du Boucau" kondairaren inguruan moldatua da. Aturri ibaiaren gertaerari itsasoarena erantsita, horra hemen "itsasoaren gaiari" loturik daukagun kontaketa bakarrenetariko bat.
"Bixintxoren arrantza-ontzian dago Aneta bere emaztea. Beraien haur ttikia besoartean lotan dauka, indar ezezagun batzuek gauaren gauean eramaten dituztela... Bidaiaren helmugan, ugarte bat, eta horko kobazulo baten sakonean ezkutaturik dago Sekretua. Bere semearen lainotasunak gerizaturik Anetak abentura frango berezia biziko du, Aturri ertzetik urrutiko ugarte haren bazter ezezaguneraino".

Ipuin harrigarri honen inguruan pizten dira eta agertzen hainbat kontakizun eta aipamen, ibaia, itsasoa, ugartea, eta bale ehizari loturiko kronikak.
- Bixintxo, Anetaren senarra da. Aturri ibai gaineko arrantzalea. Bere gogoak "ibaia“ agertu eta biziaraziko digu. Pirinioetatik jausten diren erreketako urek osatzen dute Aturri erreka. Behin, lurra eta itsas zabala elkarri josteko, hainbat ahaleginen ondotik, "urhandirako" bidean bere neurriko ibaiahoa urratu zuen.
- Amaiur, Anetaren semea dugu, bere bularretako umea. Bere baitan dauka bale ehizaren memorioa. Aitaren pinaza barnean, amaren besoarte beroan kokaturik, bere gogoa iratzarri eta askatuko du, balearrantza ontzien uharatik, kontaketa eta ixtorio-mixterio frango entzun araziko digula. Itsasoko bideetan, Aturritik Saint-Laurent ibaieraino… Baten bokaletik bestearen ibaiahora, Ozeano bestaldeko Ternua "lur berrietaraino"...   

L'Adour en 1611 - Carte de Nicolas Flambergue - Archives de Bayonne - Cliché : Laurent Védrine

Edukia
Euskal Herriko kondaira eta kronikak, Koldok asmatutako kontaketa eta poemak. Kantu herrikoiak edo olerkiak aldiz, Pantxixek musikatu eta zuzenean abestutakoak, euskaraz, gaskoinez, ingelesez eta frantsesez. Idazle hauen poemetarik hartuta :"Tilholèrs" en kantua, Kenneth White (Mendebaldeko ateak), Aurelia Arkotxa, G. Fauré ("Au bord de l'eau" zatiak), Martin de Hoyarzabal, Johannes Etxeberri (balearrantzaleen otoitzak), Txano Etxebarria (Bilakaera)...

Marc-André Nicolao "Nif" lagunaren argitzapen sorkuntza


Frantsesezko sorkuntza

2008.ko otsailan : sorkuntza egonaldia "Ecuries de Baroja" aretoan, Angeluko hiriak gonbidaturik, 2008.ko otsailaren 25etik 29ra.
Ikuskizunak frantsesez : otsailaren 28 eta 29an, arratsaldeko 20:00.

Euskarazko sorkuntza
2008.ko apirilan : sorkuntza egonaldia Heletako Traboules konpainiaren "Itsasoa" Kafe-Kultura gunean, 2008.ko apirilaren 14tik 18ra.
Euskarazko estreinaldia Heletan apirilaren 18an, "Itsasoa" gunean, gaueko 21:00  Hazparneko Eihartzea Kultur Etxearen laguntzarekin.
Euskarazko sorkuntza hau Euskal Kultur Erakundearen  partaidetzarekin burutu da.


ALDE TEKNIKOA

Taula gainean :
-    Koldo Amestoy (kontaketa eta kantu)
-    Pantxix Bidart (kantu eta musika : kitarrak, cetera-cistrea eta cavaquinho
- Argitzapen berezia, xume eta erabil errexa. Argi-plan bat aurre-prestakuntzarako, eta gida-fitxa bat, bertako teknikoarekin lan egiteko.
- Sonido aldetik, ahalik eta gehienetan, sonidorik gabe, "akuztikoki" aritzeko. Megafonia erabiltzea baitezpadakoa balitz, gure lanari egokituko genuke.
Iraupena : 80mn
2008.ko apirilaren 18an, Iparraldeko Heleta herrian estreinatuko da


L'Adour en 1611 - Carte de Nicolas Flambergue - Archives de Bayonne - Cliché : Laurent Védrine


Bi bertsioen sorkuntza burutu ahal izan da, erakunde hauek ekarri duten sustengu eta konfiantzagatik :
Euskal Kultur Erakundea -  Hazparneko Eihartzea  Kultur Etxea -  Angeluko hiria  (Ecuries de Baroja) -  Heletako Traboules konpainia (Itsasoa – Kafe Kultura gunea).