Euskara  Français 

Aurkezpena | Ikuskizunak | Tailerrak | Egutegia | Harremana

http://www.koldo-amestoy.com


2010/02/24 15:01:06.009 GMT+1

BIRIBILKETA, luma beltza (ikuskizun berria)



Norberak urrats handi bat egitea baino,
Asko izatea hobe, joateko pausoz pauso,
Ez jakinean ere, zer bide den hartuko !...


Batak besteari eskua emanez kate luzean dabiltzala, hamabi jende mugimendu borobil zabaletik, kiribil batean sartzen dira poliki. Erdiratzean, hertsatzen, estutzen ari dela, aurrekoa biratzen da orduan, soka dantza osoa kanpo aldera eramateko. Urrunago  beste biribilketa bat sortuko dute. Eta handik ere ateratuko dira, agian...

Andere gazte bat, luma beltz bat eskuan, zein hegaztirena ote den,
Fraide bat, txori kanta zoragarri bat entzunik, kantaria ikusi dezakeen,
Herriko agintari bat, gauzak hitzegiten entzunik, nolaz posible den,
Baserriko morroi bat,  ikusi duela puska batzuek etxeko jende eta aberak eramaten,
Gizon zahar bat, ostua izan den zezen horretaz, norbaitek zerbait dakien,
Apaiz gelari bat, nola berriz bere herriko abadea herrira erakarri dezakeen,
Hontz bat, begia bere sabela baino handiagoa duena, omen !...

Eta beste hainbat galdera eta kezka kateaturik dabiltza, luma beltzaren atzetik, biribilketak  erantzun zerbait ekarriko dielakoan !

Koldoren kontakizun eta ipuinak xume eta arinak direla badirudi ere, hainbat gogoeta egiteko aukera eskaintzen digute.
Euskal Herriko eta beste nonbaiteko ipuin eta kontakizun herrikoiak, formula eta leloak, bai eta, dantza pausoak ere…

Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin Dariola elkarteak ekoiztua.

Nork: koldo.2010/02/24 15:01:06.009 GMT+1
Gaiak: berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatz komentario bat artikulu honetaz!





The CAPTCHA image

Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.