Egunon ! Joan den ostiral gauean gurekin zinen, Hazparne Hazketako Dendariaenean. Eta zure parte hartzeak, alde batetik biziki poztu gaitu eta bestetik, gaualdi goxo bat elgarrekin iragaiteko parada eman digu. Aspaldiko partez… Milesker zuri !
Eskerrak ere, Régine, Maialen, Iker eta Txomin adiskideeri beraien etxean hain gogo onez eta funts handirekin errezebitu gaituztelako.
Horra beraz, bidean eman genuen "HURBIL'AGO - Spectacle à domicile" kultur ekintza saila aitzina doala, poliki poliki...
Geroan ere, formula hori gure lagunen bitartez hedatzeko gogoa dugu. Inguruko artisten lana ezagutarazteko eta sustengatzeko ; bai eta, herritar eta auzoen arteko jendekidetasuna eta adiskidantza bizirik atxikitzeko... "harri batez bi txori" egin genezake horrela.
Norberak bere salan, ezkaratzan, selauruan, bordan edo etxeko leku baketsu batean kokatu lezakeen ikuskizun xume eta zintzo bat, ahalaz euskaraz, edo berdin frantsesez ere, aitzinetik hautatu eta eskainiko luke.
HURBIL'AGO hurbiletik segitzen dugunon partetik,
Zorionak eta... Ez adiorik !
Koldo eta Pantxix


Idatz komentario bat artikulu honetaz!