Arrola dantza taldea
Arrola, Baigorri aldeko dantzarien elkartea, ezaguna da Nafarroan gaindi eta bere omena ibilian ibiliz hedatua du Euskal Herri osoan zehar.

Alabaina, badu 65 urte ari dela euskal dantzen iraupena segurtatzen eta dantzarekin batera, euskararen eta Euskal Herriaren maitasuna hedatzen.
Aurten, adin ederreko elkarte horri indar, kemen edo dinamika berri bat eman nahi izan diogu « Mihimena » deitu dugun ikusgarria moldatuz. Lehen aldia da horrelako sorkuntza lan bat antolatzen dugula. Talde lan, elkar lan jarraiki baten emaitza da, aspaldian berrituz dirauen lur lanari, mahastizaintzari dantza kordaz lotua eta soinu ederrez alaitua.
Ardantza eta dantza, elkar lana eta besta, bata bestearen sustatzaile dira eta bi bizi-iturri horiek uztartuz gero, ez gaude etorkizun eder baten menturarik gabe, Baigorri aldean ere.


