Kanboko Otxote festibala

Euskal Herriko Otxoteak ohoretan

Kanboko elizan, 2010eko maiatzaren 7an eta 8an

Hitzaldia Herriko etxean maiatzaren 1ean

Bi urtetarik behin Kanboko Arraga Abesbatzak Euskal Herriko otxoteen festibala antolatzen du bere herrian, San Laurendi Elizan. Bi kontzertuk sei otxoteren entzuteko parada eskaintzen digute, zortzi kideko gizon koruren errepertorio profanoa eta sakratua gozatuz.

Kanboko Otxote Festibalaren historia

1996an Arraga Abesbatzaren lagun talde bati bururatu zitzaion Ipar Euskal Herriko lehen Otxote Festibala antolatzea.

Beren asmoa:  kantatzeko molde hori berpiztu, sustatu, ohituran bermatuz bainan sorkuntzari leiho bat idekiz.. 

1996tik 2000. urtera festibala urte guziz antolatua izan da. Geroztik bi urtetarik behin.

1996tik hona Kanbon egon diren otxoteak :
  • Adixkideak (Arrangoitze)
  • Anaiki (Paris)
  • Araoz - Coro Easo (Donostia)
  • Argia-Iberdrola (Bilbo)
  • Danok Bat (Portugalete)
  • Eguzki Lore (Bordale)
  • Errobi Kanta (Baiona)
  • Ertizka (Anorga)
  • Etxekoak (Bordale)
  • Gaztelubide (Donostia)
  • Gaztelupe (Donostia)
  • Itxaropena (Altza)
  • Leinua (Hiriburu)
  • Lurra (Bordale)
  • Napardi (Iruñea)
  • Octovoce (Lucq de Béarn)
  • Oldarra (Biarritz)
  • Ozenki (Donostia)
  • Présence (Angelu)
  • Tolosa Otxotea (Tolosa)
  • Voces Graves (Iruñea)