Otxoteak
AIZKOA
Bi mila batean sortua da Aizkoa eskun ta ezkerreko euskaldun kantari batzuen gogoz muntatua.
Hamabost kantari eta zuzendari bat : Patrick BETACHET.
Kantu bilduman dituzte Elizako eta ohiko kantuak, xahar eta berri, bai eta ere Rusiatik heldu zitzaizkoten aire edo kantuak hango kantariekin kurutzazearen medioz hartuak.
AIZKOA ez da bakarrik euskal Herrian entzuna bainan Frantziako leku askotan eta ere kanpo erresumetan. Horra nola konpazione nun aditzen ahal den AIZKOA : "festival de musique du Vieux Lyon, festival des peuples fiers à Canet Roussillon, festival de la Souche à GENERAC , festival des voix du Sud à NOUMEA"
Joanden urtean Bayonako "arenetan" AIZKOAK bildu ditu sei mila pasa entzule. Halaber Bayonako téatroan eta Pariseko Olympia salan, Anne Etchegoyenen ikuskizunean parte hartzen zutela.
AIZKOA euskal kultur ildoan badago ikerketa musikalak eginez, dohaina bilduz euskal kantuaren onetan bai eta ere bertzen kulturekin kurutzatuz denen onetan.
OLDARRA
Oldarra zortzikotea izen bereko korutik heldu zaigu.Hastapen batean dantza eta kantu taldea zen, bainan 1990 urteetan Euskal Kultura eta kantua defenditzeko nahiarekin ibili dira Euskal Herriko ambasadorea izan nahi luke.
Bere zuzendaria famatua den Iñaki Urtizbereak korua etorkizunari buruz zuzentzen eta idekitzen du. Zortzikotea hautu berezi batekin etortzen zaigu.
- Lotura : http://www.oldarra.com/
CORO EASO
Zuzendaria : Xalbador Rallo SAGARZAZU
Kantari hauk heldu zaizkigu Donostiatik.
Lanak dira koru hunen aurkestea...hainbertzetaraino ezagutua baita, dirdira eta ospatsua.
Duela hiruetan hogoi ta hamar urte sortua, talde hau da euskal herrian ospe handiko abesbatza. Ez bakarrik Euskal Herrian bena urrunago ere. Orkesta handien laguntzarekin kantatu izan dute izen handiko gizon batzuen gidaritzapean : Igor Stravinski, Jesus Lopez Cabos, Arturo Tamayo Günther Neuhold .... eta bertze.
Kalbador RALLO SAGARZAZU
Oraiko zuzendaria funts handiko gizona. Ala formakuntzan, ala musikaren sorgintzan, harrigaria dago. Hala nola bertzak bertze, EASO-ren musika ikastegia muntatu zuela bai eta ere mutiko koruen ikastegia Donostiako Herrian.
Lan gogorrari lotuz eta bera langile azkar eta errabiatua izanez, Xalbadorrek CORO EASO darabil bozkarioki gisa askotara , opéra, festival, otxote...etabar
Otxotearen hamargarren argitaraldiko Cambo herrian, ohore haundiarekin onartzen dudu CORO EASO talde horren zortzi kantariek harrituko baigituzte, bai eta ere xoratuko.
Lotura : www.coroeaso.com
ERTIZKA
Tolosa ondoan den Añorga hiritik etortzen zaigu. Elizako koruan aritzen ziren 8 lagunak, 1964an lehen aldiko Donostiko otxote festibalean parte hartu zuten. 44 urtez otxote horrek, lehiaketa desberdinetan,bai herri mailan, bai nazio mailan arrakasta haundia ezagutu du.
Ramon BERAZA OLABERRIETA ERTIZKAREN zuzendaria
Andoaingo semea, bertako Musika Akademian hasi zituen musika ikasketak, eta segitu Donostiako Musika Kontserbatorioan.
Benito LERTXUNDI abeslariaren talde kide izan da eta bere kontzertutan eta hainbat grabaketan parte hartu du.
Donostiako Orfeoiean 14 urtez partaide izan ondoan, " EASO " abesbatzaren Zuzendari zazpi urtez egon da kargu honetan.
Azken 10 urtetan ERTIZKA otxotearekin darrai.
Lotura : http://www.argia.com/argia-astekaria/479/ertizka-zortkotea
ADIXKIDEAK
Zuzendaria : Frédérik WOJTYNIAK
"ADIXKIDEAK" heldu zaizkigu Arraingoitzetik;
Koru hau sorarazi zuen René BORDAK duela hogoita hemezortzi urte. Talde horren kantariak kudeatuko zituela hogoi bat urtez. Gero jin zitzaioten Daniel BOULIN eta azken bi urte hauetako zuzendariak du izena Frédérik WOJTYNIAK.
Hiru aintzindari horiek ekartzen zaiotela bakotxak bere kantuaren amodioa eta hiruek arta suharra, Abestaldeak emaiten ditu bai Elizako kantu, bai ottiko kantu, euskaraz edo erdaraz berdin airoski.
Taldeak ditu gora behera hogoi ta bost kantari. Horietarik zortzi apailatu dira egungo Otxote egunaren ohoratzeko.
Beroki eskertuak izan ditela... ongi etorriak baitira hemen.
Lotura : http://perso.numericable.fr/choeur.adixkideak
OTXOTE LURRA
Sortzaile eta zuzendari : Jordi FREIXA
Duela bederatzi urte Jordi FREIXAK sortarazia Bordelen, LURRA da ofiziozko Otxote bakarra muga bi aldetan. Ofiziozko kantariak elkarretaraturik, zortzi gizon hauen bozak hautatuak izan dire bereziki Otxote multxoan bateratzeko."LURRA" izenak dion bezala, euskaldun lurreko kantuak batez ere kantu xaharrak nahi ditu Jordi Freixak ahanztetik salbatu, biziarazi, hiltzerat ez utzi. Betidanik egoilea kantuz ari izan den lurretan, euskaldun kultura nahi du gora atxiki "LURRA" Otxoteak eta ezagutarazi muga haraindietaraino atzerrietan;
LURRA aipatzea bat dago bena hobeago da aditzea, entzuleari hotzikara lotzen baitzaio bizkar hezurrean goiti.
Ez da entzuleen lekukotasunetan eskasik, horra bertzeak bertze batek diona :
"Kantaldia ebiakoitz arrats huntan(...) gain gainekoa ! Beriz ikusi ditut Euskal Herria, mendia, itsasoa, elhurra eta kopeta, bihotz eta amodiozko sentipenak."
Aurten Lurrak ohoratzen gaitu hemen izaiteaz festival hunen hamargarren argitaraldiko.
Lotura :www.ensemble-vocal-lurra.com




