Juglarea, puta eta eroa | Aulki hutsa | Tartean

egutegia | kontaktua

Euskarazko ikuskizunak

2009/04/09

Ezin dugu antzerkia euskara hutsean egin hortarik bizi nahi badugu

Zergatik Juglarea, puta eta eroa ?

2007an elkartu ginen Le Petit Theatre de Pain taldeko hiru euskaldun, eta antzerki bat euskaraz egiteko gogoa ginuen, mintzatzerakoan hiru proiektu desberdin genituela ohartu ginen, hiruak formatu arinekoak, eta batera egitea erabaki ginuen. Joseba Sarrionaindiaren testuan oinarritutako Aulki hutsa eta Michel Azamak harilkatutako Tartean ere egin baititugu denbora berean. Juglarea, puta eta eroa hiru testu edo antzerki desberdin dira, Dario Fo italiar idazlearenak, eta obra bakarrean hiru antzerki egin ditugu.

Eta badute elkar hartzerik ?

Antzerki mailan, hiruak interesatzen zaizkit eta gaiak ere interesgarriak atxemaiten ditut. Juglarearen sortzeak laborari baten istorioa kontatzen du, eta nola dena ebatsi dakoten, lurra eta guzia, mendekuz aktore edo juglare bilakatzen da bere gertaerak salatzeko. Puta eroetxean berriz, hirurogeita hamargarren hamarkadan inkesta bat egin zuten Dario Fo eta bere emazte Franca Ramek italiar putekin bilduz, nola zen heien bizia eta gertakizunak biltzeko, eta errealitate hori islatzen du. Eroa eta herioa berriz, ero baten istorioa da, ostatu batean dago lagun batzuekin tragoak hartzen eta karta jokoan, eta bat-batean kartek deiturik etortzen da herioa. Eroa hasten da negoziatzen bere bizia, etorkizuna... eta azken finean biak maitemintzen dira, beldurra eta maitasunaren istorio berezi bat sortzen da hor ...artikulu osoa ikus (www.lejpb.com)

Nork: Mintza - Euskal Herriko Kazeta.2009/04/09
Gaiak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.