JOSEBA SARRIONANDIA
BIBLIOGRAFIA
Euskal filologia ikasi eta Bergarako UNEDen
fonetikako irakasle aritu zen. Literaturari eta zineari buruzko idazlanak
eman zituen argitara eta Pott eta Ibaizabal literatur aldizkarien sortzaileetarikoa
izan zen.
1980an, ETAko kide izatea leporaturik, preso hartu zuten. Epaitu
eta hogeita zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Urte berean hiru
literatur sari irabazi zituen Maggie, indazu kamamila eta Enperadore
eroa ipuinekin eta Izuen gordelekuetan barrena poesi bildumarekin. Espetxetik
ihes egin zuen 1985ean eta geroztik klandestinitatean bizi da.
Sinbologia
iradokorra erabiltzen du bere olerkietan. T.S. Eliot
euskaraz (1983), Marinela (1985) eta Hamahiru
ate (1985) itzulpenez gain, bere sorkuntza propioko narrazioak
idatzi ditu: Narrazioak (1983), Ni ez naiz
hemengoa (1985), Izkiriaturik
aurkitu ditudan ene poemak (1985), Atabala eta
euria (1986), Ez gara geure
baitakoak (1989), Hitzen ondoeza (1997), eta Lagun
izoztua (2002), besteak
beste.
Bere poesiaren garapena Marinel zaharrak (1987) eta Kartzelako
poemak (1992) liburuetan eman da, hasierako poemagintzan zuen kultismorako joera
gaindituta. Bere obra poetikoaren bilduma eta ziklo oso baten gailurra da
Hnuy illa nyha majah yahoo liburua (1995).
Iturria : www.idazleak.org



