LE PETIT THÉÂTRE DE PAINEK FOREN TESTUAK HIRU EUSKARA MOLDETAN ATONDU IZANA BALIOESTI DU EPAIMAHAIAK«Toki diferenteetako euskaldunek elkar ulertuko duten Amerika» eraikiko du Viktoria Eugenia antzokian, hilaren 27an, Nafarroa Behereko Le Petit Theatre de Pain antzerki taldeak. «Bi euskaldunek elkar ulertzeko, Amerikan egin behar dutela topo dirudi eta», adierazi zuen atzo Donostiako udaletxean Ximun Fuchs aktore eta konpainiako kideak, IX. Donostia Antzerki Sariaren irabazlea euren Juglarea, puta eta eroa obra dela iragarri zuten agerraldian.
Euskaldunen arteko inkomunikazio egoera horrek izan du pisurik antzezlana prestatzeko orduan. Hala, hiru euskara molde -Iparraldeko batua, Hegoaldeko batua eta zuberera- hitz egiten dituzte, hurrenez hurren, Fuchsek gorpuzten dituen koblakariak, putak eta eroak. Jatorrizko hiru testuak Dario Fo antzerkigile italiarrarena dira, eta hark erabiltzen dituen dialektoek eman diote bide hiru hizkera horien erabilerari ...artikulu osoa ikus (www.berria.info)




Idatzi artikulu bat