JUGLAREA, PUTA ETA EROA
DARIO FO
argazkiak Ludovic Zeller

marrazkia Lontxo Yriarte
Ikusgarri hortan, Dario Fo antzerki idazlanen artean hiru bakarkako hautatu ditugu: "juglarearen jaiotza, puta bat ero etxean, ertzoa eta herioa".
ikusgarri hortan, Dario Fo antzerki idazlanen artean hiru bakarkako hautatu ditugu: "juglarearen jaiotza, puta bat ero etxean, ertzoa eta herioa ». Dekoratuan, balisa erraldoi bat, erabiliko dena oholtza gisa, bai puskak biltzeko eta txontxongilo antzoki ttiki bat moldatzeko. Itxura orokorra, Dario Fo-ren hildotik, umore satirikoa, antzerki herrikoia, bapateko harremana eta bufoiaren bidegurutzean zeharkatzen da. Koloretxu, puxken metaketa eta energia dira ikusgarriaren mamia. Jendea zirkulu heren batean jartzen da, hurbiltasuna mantenduz ahalik eta gehien. Hiru antzerki horiek 70-kadako Italiaren egoera isladatzen dute, era bat. Eta, badu interes erakargarri bat gaurregun euskal herrian izan dezakeen oihartzunarekin, gure ustez bederen. Bestalde, antzerki bakoitza emana da euskalki, edo euskara-molde esberdinetan: iparraldeko batua, hegoaldeko batua eta Xiberotarra. Lehenik, Dario Fok berak italiako "dialekta" esberdinetan emaiten dituelako bere antzerkiak. Bere hildotik beraz, pertsonaien nortasunen arabera ("hau euskalduna balitz, nungoa ditaike?"), euskalki egokiena hautatu dugu. Azkenik, ainitzetan entzun izan dugu, hemen eta hor: " bai, baina hori ez da gure eukara, ez dugu dena ulertzen". Goazen beraz, eta Toberetan zirtzilaren moldera, galdegin dezagun gure buruari: baina zertan gira gure hizkuntzarekin elgar ulertzen ez bagara? Ez dugu ulertzen edo beste zerbait bada azpi hortan? "Bagare, bagara..."
Zuzendaritza: Mariya Aneva
Itzulpenak: Antton Luku, Artzea Lopez Arana eta Allande Etxart
Apainketa: Ponpon
Mozorroak: Murielle Liévin
Maska : Lontxo Yriarte




