Juglarea, puta eta eroa | Aulki hutsa | Tartean

egutegia | kontaktua

Euskarazko ikuskizunak

2008/02/12 23:19:55.084 GMT+1

Aulki hutsa : Oier Guillanen iritzia

“Aulki hutsa” antzeztu zuen Petit Theatre de Pain taldeak Donaixtiko Gaztetxean. Manex Fuchs aktore, Battitt Elizalde oholtza gaineko lagun, Ander Lipus zuzendari.
Hau ez da kritika bat. Ez naiz objektiboa, eta ez dut izan nahi ere.
Aretoa lepo. Giro ederra. Ikusmira. Ezustea. Kalitatezko teatroa. Gozamena.
Joseba Sarrionandiaren olerkiak aukeratu ditu Manex Fuchsek “Aulki hutsa” josteko. Estetika, energia eta zenbait sorpresa atseginetan Lipusen eskua sumatzen zen. Atzo, aspaldiko partez, euskal teatroa ikusi nuelakoan nago ...artikulu osoa ikus (www.berria.info)

Nork: BERRIA.INFO.2008/02/12 23:19:55.084 GMT+1
Gaiak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Joan den larunbat arratsean "Juglarea, puta eta eroa" antzerkiaren ikustera joan nintzen (Kanbora). Ederra gelditu da ikuskizun hori, zinez, emozio eta sentimendu kontrajarriez betea. Hori dena euskalki ezberdinen lihoarekin ederki firurikatua !
Zuhaitz ederrenek ere itzala dute lagun eta aitortu behar dut, batzutan, galdu nizala ixtorioen hari bihurguneetan...ez luzaz halere jokolariaren indarrari eta kemenari esker!
Goresmenak antzezleari eta talde osoari (beste bi ikuskizunak ikustekoak ditut oraino). Blog honetan beren lehen inpresioetaz noiz mintzatuko diren zain nago !

Nork: Ixtauz.2008/02/17 21:11:55.614 GMT+1

Agur denei.
Juglarearena iragan asteburua ikusi nuen eta maitatu ere. Nire begiz ikusi eta bihotzez sentitu dudanaren adierazteko aprada eskaintzen didazuenez...ba, ...hala!!.
Antzerki hauek ez nituen batere ezagutzen, salbu autorearen izena entzuna nuela. Oro har antzerki ona eta hunkigarria iduritu zait. Ohar bat egiten ahal bada, zinez antzerki "amaitu" gisa kalifika daiteke, diot erakusten duela profesionaltasun haundi bat eta lanketa sakon bat.
Lehenik testua bera, tarteka biziki gogorra eta beste batzuetan frango intimoa, antzerkia osoan zehar "pasatzen" da. Euskalkien kontuak ez du ulermena trabatzen, alderantziz, pertsonai desberdinei zerbait gehiago ekartzen die.
Bestalde, mise en scene delakoa frango bizia ikusi dut. Ez dut sekulan pentsatu erritmo arazorik bazenik, antzerkia fite pasatzen da ...agian ere zerbait gehiago edo luzeago ikusi nahi nuke...bigarren aldi batez ikustera joan beharko!!! ;)
Horri guziari antzezlearen bakardadea gehitu behar zaio. Hots antzerkilari bakar batek berea eraman beharra publikoarekin buruz buru, gehi ikusten ez diren pertsonaiak hor dira eta antzezle batek bakarrak biziarazten ditu. Hots gauza pisua izan zitekeen...bainan ez.
Bai zinez, ikusgarri ona eta denei gomendatzen diedana.
Segi aitzina eta ondoko bat arte.

Nork: Maider.2008/02/19 21:40:38.872 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.