TARTEAN
Michel AZAMAREN testua
Miren ARTETXE eta Iñaki ETXELEKUK moldaturik
argazkiak Ludovic Zeller

marrazkia Anouk
IDAZTEAREN INGURUGIROA / IDAZLEA
« Tartean » Michel Azamak harilkatu kontakizun anitza da, idazte tailer baten kari, Rennes-eko (Roazhon-eko) presondegiko 12 emazte presorekin partekatu jendetasun orenen emaitza.12 botzez bat eginez, hots « kanpora ateratzen » den pertsonaiaren botza.
AIPAGAIA
Bi xixpa tiro. 16 urte kartzelan.Presondegiko azken gaua, galdu duen bizi baten iragana bildu nahiarekin eta askatasunera itzultzearen arrangurarekin tira biraka ari denarena.
1000 zatitan porroskatua izan duen bizia berrosatuz gabiltza pertsonaiarekin batean, 2 munduen arteko zelda horretan.
Biziaren bizienean harturik, flash-ka.
Emazte horren intimitatean egiten dugun begi luzatze bat, orroitzapen eta gogo-ihesez, irri eta izialdurez tartekaturik.
PROPOSAMEN ARTISTIKOA
Taula zuzendaritzak testo horri nahi dio bere leku guzia utzi, lekukotasun baten berri emaile gisa.Argiek, bideoak eta marrazkien proiekzioak zuzenean metronomo lana beteko dute, iraganaren, orainaren eta geroko menturen arteko joan jin amaigabe batean.
Taula gain moldaketen oinarriak izanen dira hauek. Oholtza ahal bezainbat soil eta biluzia nahi dugu.
Presondegi barneko biziaz du solasa « Tartean » antzerkiak, bergizarteratzeaz, emazte izateaz erraietaraino emazte izateaz ari zaigu. Bainan ere gakopetuaren barne eta kanpo soaz, norberak bere baiatara egiten duen soaz eta kanpokoek gutaz duten soaz.
EKIPA :
Itzulpena : Miren Artetxe, Iñaki Etxeleku
Soinu eta argi zuzendaritza : Josep Duhau
Bideo zuzendaritza : Alexandra Filiatreau
Bideoko jokolariak : Andrei Fuchs, Marcell Erdélyi
Marrazkiak : Anouk Chaussebourg
Marrazkien biziaraztea : Fabien Mogabure
Apaindura egitea : Jean-René Palassio
Taula zuzendaritza eta jokolaria : Fafiole Palassio
Adminiztrazioa : Aurélie Lambert eta Vincent Claverie
Afitxa : Lontxo Yriarte
Eta Metxxxxi Bixxxxiiki : Iñaki Etxeleku, Thalia Heninger eta Antton Luku