Kautera / Khaos Terra
Hatsarrean, ez zen deus ere, edo so bat, xede abiamen bat...
Lamiñek, ülünpeko sorkariak, isileen begiraleak, eritmoak eta soinüak abiarazi dütüe, inhar bat bezala.
Gero, arotzek süa ekarten düe. Eta argitik, bizia sortüko da : "Transe-Sphère"* batek, ardi saldo handi bat bezala eramaiten gititzü, Quidam-en zoraldiaren segitzeko.
Quidam horiek, gizontarzün zibilitatearen lehenbiziko ihardespenaz beterik dira, sü eta ükeite sena batek eramanik.
Müsika karro batek saldoa erabilten dü, oraiko elektro-folk müsika bat barreatzez.
Kauterak, biziren eta hilen mündüko jakile arrahentak, trüfatzen dira lotsez, eta gure gizontarzün zibilitatearen okerrak erakasten dütüe. Batetan buhame eta belagile mixterios, hürrüntik jinik, bere karzalantak eta so egileak, hastapeneko mixteriotan eramaiten dütüe.
Ikusgei honek, bere ahala oro hartzen dü gaüaz jokatürik delarik. Erakasten dü ezinagoki gure gizartearen gorabeherak. Hedatzen dü ordüan mixterio bat, sobera hüllantzen direnen lotsarazteko.
Gisa hanitxetako ikusgeia, mintzaje itxüradüna erabilten düana, KAUTERA / KHAOS TERRA ezpazioan hurtzen da, monümentak baliatzez. Leküko eta hiriko etxeak baliazten dütü.
Igaraiten ginen leküko amatür saldoak nahi dütügü bildü. Horrek erakasten dü behar dela lehenik jarri artiste egongia eli bat, haiekin egiteko gurekin joka ditüan. Kostümatürik gira holako jeien errezebitzea. Guretako, holako kültür harremanak aberatsgarri dira.
*Transe-Sphère : hiru metrako bürdüinez den borobil bat, tzintzarriz alageratürik.
Eskentzen dügü ere, ikusgei hortarik, ihaute emanaldi bat, ekarten beit dü mixterioa eta alageratarzüna.
Herots eta kerekin, Kauteren ibilaldiak mustrak lagüntzen dütü, edo saldoan sartzen da harridüaren ekartez.

