Tokia Theatre

Ontzi bizia

Ontzi desberdinez beterik den ezpazio batetan, clown bat agertzen da. Salsifi hebentik igaraiten da. Eia, aski handi den ontzi bat atzamanen düanez ?
Ordüan, beste clown bat agertzen da. Bidibulle, bere gatüarekin kuku-gordekan ari da. Bena gatüa ez dü atzamaiten... Eta bakarka izatez trixte da...
Behar ere, ontziek, uste gabe zonbait gordatzen düe !
Bidibulle eta Salsifi algarrekin jokatüko dira : ahokatzea, desahokatzea, eijer dena egiten eta desegiten ahal da.
Adixkidetasün bat lotzen da, joküa eta ustezkoa sortzez. Gatüaren txerkatzez ontziak aurkitzen dira.
Eta sogitea, atzamaitea, handiak eta txipiak alegrantzian eramaiten dütü.
Ontzien joküak erakusten dü izarren bidea...

Bi emanaldi
- haur txipirentako (0-3 urte) - 30 minuta
Gaüzen esküztatzea bats-batsa egiten da.
- haur handiagorentako (3-7 urte) - 35 minuta
Clownak oso erne dira, gaüzak oro nahasten dütüe; Ikusleak, ontziren mündüan paseatzen dira, egitea eta desegitea jokü bat izaten ahal beit da.

Bi emanaldirentako :
- 4 x 4 metrako ezpazio bat
- montaketa : oren erdi bat
- desegitea : oren erdi bat
autonomi osoa