Tokia Theatre

2008ko Maiatzeko antzerkialdia

Seigerren urteala heltürik zaükü aurten Maiatzeko antzerkialdia. Hau, 2003. urtean lehentze plantan ezarri zen Mauleko Herriko Etxearen joanarazleek nahi üken züelakoz kültüra eskentza zabaltü eta aberastü.

Hala, egünaldi horier esker, antzerki sormeneko lanek, zirkoak, dantzak, müsikak, ederlan plastikoek ahal bezain bat jenterengana heltzeko parada bildü düe. Jenteen baitan lilüra sortü eta ametsa hazi düen horier ororer esker bizienak eman nahi deitzegü. Aurtenko Antzerkialdiak ere idekitarzünaren eta berritzapenenaren ildoak aitzina lantüko dütü.

Mauleko honenbeste lekütara zabaltüren dira ikusgarri eta agerraldiak. Eskoletako haurrek lantü obra elibatek gogo-bihotza harrotüko deiküe eta honenbeste antzerki talde amatür edo ofizialek agerraldi gozagarriak eskentüko deizküe, frantsesez nahiz eüskaraz.

Kolorez eta bizitarzünez beterik den Maiatzeko Antzerkialdi hau ez lizate izaten ahal, hainbat eta hainbat lagünek ez baleiküe, beren ogüz, eskü-kaldü handi bat emaiten : antzerkialdiala jileer batzarri egiteko, plantan ezarri behar direnak oro pikoan izan ditean, kozina egiteko, eta beste… Horiekilan ororekilan zorretan gira. Bihotz-bihotzez eskerrik hanitx. Orai züen haidürü gira antzerkialdiak harrotüren dütüan lekü orotan eta egünaldi eder horien bihotza izanen den Zinka ostatüan.