Foro Antzerkia
Duela hamarreko urte zonbait, Augusto Boal-ek (Brasileko apailtzale bat), forum-antzerkia sorarazi duela, zapalkuntza unguramen batetan. Hori, abiazi du, lurrik gabe diren laborarier, adierazbide baten emaiteko.
Forum-antzerkiak zapalkuntzak erakusten ditu ; ikusleekin, askabideak txerkatzen ditu. Forum-antzerkiaren ararteko kalitateak begiratu ditugu, eztabaidako edo itsumenduko planta baten aztertzeko.
Forum-antzerkiak, emanaldi llaburrak apailtzen ditu, egunorozko biziaren problemak erakusteko ; gauzak direnen bezala erakusten ditu.Galto bat pausatzen du, pertsonaiak eta trebesak finkatzez.
Egiazko planta batekin lanean ari gira (sozial zailtasuna, zapalkuntza, eztabaida...). Erresumindurik balin badira, halere, geiak ikusleen bizia erakusten du, edo sozial problema berezi bat. Pertsonaiak, ikusleak bezala dira ; ber mintzajea eramaiten due.
Lehen aldikotz jokatu ondoan, emanaldia arrajokaturik da. Ikusleek askabideak aitzinatzen ditue, tauletan gainen igaraitez. Istoriaren hedatzea kanbiatzen ahal due; emanaldiaren pertsonaieen ihardokitzeak ikusten ahal ditue, beren ikusmoldeari aitzinean.
Arartekari, edo Joker batek, ikusleak laguntzen ditu, adierazteko ikusi duenari buruz ; laguntzen ditu ere, bere askabideen aitzinatzeko, nahiz gelditurik den planta batetan.
Beraz, ikuslea, bere adierazpenen erakusleara bilakatzen da ; honi esker, beren huilantzeak, mentsak eta ulertzea xuxentzen ahal ditu.
Mintzagei abstraktuak, egiazko plantetara bilatzen dira. Planta horietan, istoria kanbiatzen ahal dugu.
Forum-antzerkia, formakuntza, berartan ezagutzeko, eta ororen arteko gogozkako tresna bat bezala bilakatzen da.

